Bingoa eta gosari-tertulia antolatu ditu Orioko Zaragueta Herri Eskolak

Urola Kostako Hitza 2017ko abenduaren 8a

Eskolak euskaraz ematen hasi zirenetik 40 urte bete dituztela ospatzeko, ikasturte osorako egitaraua prestatu dute.

[caption id="attachment_329490" align="aligncenter" width="300"]ZARAGUETA_ESKOLA-300x212 40 urte pasa dira Zaragueta eskolak euskaraz ematen hasi zenetik.[/caption] Ikasturte berezia da aurtengoa Orioko Zaragueta Herri Eskolarentzat. 1997an hasi ziren eskolak euskaraz ematen, eta ordutik 40 urte bete direla ospatzeko, egitarau oparoa prestatu dute ikasturte osorako. Abenduan, bi ekitaldi izango dira: alde batetik, haurrentzako bingoa egingo dute abenduaren 15ean; 17:00etatik aurrera ikus-entzunezkoen gelan. Bestetik, helduentzako gosari-tertulia prestatu dute abenduaren 16rako, eta eskolan bertan elkartuko dira goizeko 10:30ean. Garai haiek bizi edo garai haien inguruko jakin-mina duen edonor gonbidatu dute gosari-tertuliara, giro haiek gogora ekartzeko. Bertaratu nahi dutenei 943 89 40 52 telefono zenbakian abisua emateko eskatu dute antolatzaileek.

Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide