Irudietan: Kirola, dantza eta musika Orioko San Nikolas egunean

karkara.eus Aktualitatea. 2017ko abenduaren 7a

Hiru elementu horiek nagusitu ziren San Nikolas eguneko egitarauan. Kamel Ziani krosa izan zen goizean, eta pilota jaialdia arratsaldean.

Dantzari txikien txapelketa eta Aukeran dantza taldearen emanaldia izan ziren plazan, dantzazaleen gozamenerako. Salatxo Abesbatzak elizan abestu zuen lehenbizi eta Zakilaneko aldapan, ondoren. Eguna borobiltzeko, 22:30ean bertso saioa izan zen kiroldegian. [flickr_set id="72157688132472732"]

Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide