Dantzari txikien txapelketa (Karkara.eus).
Askorako ematen ari da San Nikolas Eguna. Goizean, Kamel Ziani Krosa jokatu dute 200 gaztetxo inguruk, eta, eguerdi partean, dantzari txikien txapelketa eta Salatxo abesbatzaren emanaldia izan dira. Arratsaldean, berriz, Aukeran dantza taldearen emanaldiarekin eta pilota jaialdiarekin gozatu ahal izango dute herritarrek, eta gauean bertso saioarekin. Jai giroak larunbata bitartean iraungo du, eta bihar haurrei zuzendutako ekitaldiak egingo dituzte.
Argazki bilduma ikus daiteke Karkara.eus atarian