Olazarrek irabazi du Azkoitiko sanandresetako idi dema saria

Urola Kostako Hitza 2017ko abenduaren 5a

Lezoko (Gipuzkoa) Olazarren idiak izan dira onenak Azkoitiko sanandresetako idi dema sarian. Lehen postua lortu dute 50 plaza 4 zinta eta 2,84 metro eginda. Atzo, astelehena, iluntzean jokatu zuten idi probatako azken saioa. Bigarren, Gernikako (Bizkaia) Arane jatetxeak egin du Azkoitian, 50 plaza 3 zinta eta 1,29 metro eginda. Hirugarren, Bakioko (Bizkaia) San Pelaioren idiek egin zuten, 48 plaza eta 2,97 metro eginda. Urola Kostako idizaleetan onenak Errezilgo Bixkiak izan dira, laugarren lan onena egin dute horien idiek, 46 plaza zinta bat eta 0,50 metro eginda. Aizarnazabalgo Altunaren idiek seigarren postuan bukatu dute, 44 plaza bi zinta eta 0,48 metrorekin. Zortzigarrenak izan dira Orioko Olidenen idiak, 43 plaza hiru zinta eta 3,90 metro osatuta. ARGAZKIAK: Ibon Errazu.

Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide