Turismo sektoreari bultzada eman nahi dio Orioko Udalak, enplegu aukera berriak sortzeko eta herritarren ongizatea hobetzeko. Turismoari dagokionez, herria zein egoeratan aurkitzen den jakin nahi du lehenik eta behin. Udala Sideaco enpresarekin elkarlanean egiten ari da lanketa, eta sektoreko eragileen iritziak nahiz ekarpenak jaso nahi dituzte galdetegi baten bitartez.
Turismoan lanean ari direnen iritzia jasotzeaz gain, herritarren ekarpenak ere kontuan hartu nahi ditu udalak. Horretarako, orio.eus webgunean zintzilikatu dute galdetegia. Behin galdetegia osatuta eta bidalita, Siadeco enpresari iritsiko zaizkio erantzunak.
Abenduaren 8a izango da iritziak jasotzeko azken eguna, eta edozein zalantza argitzeko,
943 31 00 34 telefono zenbakira deitu daiteke edo
siadeco@siadeco.eus helbidera idatzi.