Orioko 'Euskaraz Gazte' literatur lehiaketaren sariak abenduaren 2an banatuko dira udaletxean

karkara.eus Aktualitatea. 2017ko azaroaren 29a

Ekitaldia udaletxean izango da, udalbatzarraren aretoan, 12:00etan hasita, eta irekia da bertaratu nahi duten guztientzat.

Azken urteetan bezala, Euskararen Egunaren bueltan banatuko dira Udalak urtero antolatzen duen Euskaraz Gazte literatur lehiaketaren sariak; aurten Euskararen Eguna igandearekin tokatu denez, sari-banaketa egun bat lehenago egingo da; abenduaren 2an, larunbatean. Ekitaldia udaletxean izango da, udalbatzarraren aretoan, 12:00etan hasita, eta irekia da bertaratu nahi duten guztientzat. Gonbidatuta daude, bereziki, azken urteotan lehiaketan parte hartu duten guztiak.

Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide