Orioko haurrek bide heziketako ikastaroan egindako marrazkiak Kultur etxean daude ikusgai

Urola Kostako Hitza 2017ko azaroaren 27a

Urtero bezala, bi eskoletako haurrek bide heziketako ikastaroa egin dute. Ikastaroan egindako marrazkiak Kultur etxeko areto nagusian daude ikusgai.

Aste osoan zehar zabalik egongo da Kultur etxeko areto nagusia, goiz eta arratsaldez Mikel Etxeberria udaltzainak gidatuta, LH3tik LH6ra bitarteko haurrek bide heziketako ikastaroa egin dute. Ikastaroan bertan egindako marrazkiak Kultur etxeko areto nagusian jarri dituzte, eta aste osoan ikusi ahal izango dira; goiz eta arratsaldez. Ostiralean, 19:00etan, erakusketari bukaera emateko, kasko bat zozkatukoko da parte hartu duten haur guztien artean.

Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide