Argazkia: Gorka Zabaleta / Baleike.eus
Asteburuan jokatu den Europako zirkuituko proba, "zoragarria" izan da Mikel Atxegarentzat: "Orain artean egin dudan onenetarikoa". Ostiralean eman zioten hasiera Zumaiako txapelketari. Senior mailako lehen txandan aurrera egitea lortu ostean, bigarrengoan "maila altua" topatu zuen oriotarrak, eta ez zen hurrengorako sailkatu.
Itsas baldintza kaskarrengatik, larunbatean ez zen lehiarik izan, eta txapelketa atzo amaitu zuten metrotik gorako olatuekin. Mikelen hitzetan, Junior mailan
eroso sentitu zen hasieratik, eta txanda gehienak ondo pasa zituen. Hala ere, final laurdenetan ia kalera bota zuten: "Azken bost segundoetan hartu nuen final erdietarako txartela eman zidan olatua
".
Albistea osorik irakurtzeko, jo
Karkara.eus atarira.