Zapatak gorriz margotu dituzte Orion, indarkeria matxista salatzeko

karkara.eus Aktualitatea. 2017ko azaroaren 25a

Azaroaren 25eko elkarretaratzea Orion (Miriam / Karkara). Emakumeenganako Indarkeriaren Aurkako Eguna dela eta, zapata gorrien ekimena egin dute goizean Orioko Xaltxerek. Indarkeria matxistak hildako emakumeak gogora ekartzeko zapatak gorriz margotu dituzte, eta gero, 13:00etan, elkarretaratzea egin dute. Arratsaldean murala margotuko dute Ibai-ondoko zubiko eskaileretan.

Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide