UEMAK eta Soziolinguistika Klusterrak euskararen kaleko erabilera neurtu dute

Urola Kostako Hitza 2017ko azaroaren 23a

Uema Udalerri Euskaldunen Mankomunitateak eta Soziolinguistika Klusterrak euskararen kaleko erabilera neurtu dute mankomunitateko kide diren herrietan eta Tolosaldean. Urola Kostari dagokionez, honako herriak aztertu dituzte: Aizarnazabal, Azpeitia, Errezil, Orio, Zarautz, Zestoa eta Zumaia. Udalerri horietako kaleko euskararen batez besteko erabilera %74 da. Kalean euskaraz gehien hitz egiten den herria Aizarnazabal da, eta, gutxien hitz egiten dena, berriz, Zarautz da. Urola Kostako Hitzak datorren astean argitaratuko du emaitzen inguruko erreportajea. Hemen ikus daitezke Urola Kostako datuak: AIZARNAZABAL: Euskara indizea: %88,8. Kaleko erabilera: %96,1. AZPEITIA: Euskara indizea: %87,7. Kaleko erabilera: %81,8. ERREZIL: Euskara indizea: %91,5. Kaleko erabilera: %94,1. ORIO: Euskara indizea: %83,1. Kaleko erabilera: %60,2. ZARAUTZ: Euskara indizea: %78,5. Kaleko erabilera: %50,5. ZESTOA: Euskara indizea: %86,2. Kaleko erabilera: %77,5. ZUMAIA: Euskara indizea: %79,4. Kaleko erabilera: %57,8.

Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide