Indarkeria matxista jasandako emakumeak gogora ekarriko ditu Orioko Xaltxerak talde feministak

Urola Kostako Hitza 2017ko azaroaren 21a

Emakumeenganako Indarkeriaren Aurkako Nazioarteko Egunaren bueltan, askotariko ekimenak antolatu ditu Xaltxerak talde feministak; 'Erraiak azalera' lelopean.

Indarkeria matxista jasandako emakumeak ekarriko dituzte gogora larunbatean. Indarkeria matxista jasandako emakumeak ekarriko dituzte gogora Emakumeenganako Indarkeriaren Aurkako Nazioarteko Egunean. Larunbat goizean Zapata gorrien iniziatiba egingo dute herriko plazan, protesta gisa. Matxismoak erahildako emakume guztien izenean, zapata zaharrak margotuko dituzte bertan. Herritarrei ekimenean parte hartu eta zapata zaharrak eramateko gonbita luzatu diete Xaltxerek. 13:00etan elkarretaratzea egingo dute leku berean, Zure egia gurea eginez lelopean. Arratsaldeko 16:00etan, aldiz, murala margotuko dute zubi azpiko paretan.

Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide