Eskerrak emanez amaitu du Orioko Egunsenti abesbatzak hogei urteko ibilbidea

Urola Kostako Hitza 2017ko azaroaren 21a

Hogei urte hauetan Orioren izena "ahal den gorena jartzen" saiatu ondoren, ibilbidea bukatutzat eman du Egunsenti abesbatzak.

[caption id="attachment_328489" align="aligncenter" width="300"]EGUNSENTI_OTXOTEA1-300x212 Joxe Mari Lizasok sortu zuen Egunsenti abesbatza, 1977an. (Argazkia: Ane Olaizola).[/caption] Joxe Mari Lizasok sortu zuen abesbatza 1977an, helburu bakar batekin: lagun artean kantatzeko usadioari eustea. Ospakizun eta jaietan abesten ibili da ordutik; Euskal Herrian, Huescan, Kantabrian eta Errioxan. 2008an 19 kanta biltzen dituen diskoa argitaratu zuten, Elkarren eskutik. Egindako lanarekin pozik agertu eta abesbatzaren ibilbidean gozatu dutela diote. Haiekin batera, herritarrek gozatu izana espero dute. Eskerrak ematen agurtu dira: "Agur esateko ordua iritsi zaigu. Eskerrik asko denoi, eta aupa Orio!"

Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide