Eduki hau partekatzeko esteka arbelera kopiatu da.
Orioko Udalak jakinarazitakoaren arabera, herritar batzuk ohitura dute motorra espaloian aparkatuta uzteko; euria egiten duenean ez bustitzeko. Espaloian utzitako motorrek "enbarazu" egiten eta arriskua sortzen dutela dio Udalak, eta motorrak aparkalekuetan uzteko gogorarazi die herritarrei.
Aparkalekuak, Estropalari kalean
Motorren aparkaleku bat jarriko dute Estropalari kalearen hasieran, obrak egingo dituztela aprobetxatuz. Bestalde, kiroldegi azpian oraindik 8 aparkaleku plaza alokagai daudela gogorarazi dute; eta horiek erabiltzeko aukera ere badutela. Hileko alokairuaren prezioa 20,34 eurokoa da, BEZa barne.