Kide berrien bila dabil Kiribil Berdea kontsumo taldea

Urola Kostako Hitza 2017ko azaroaren 16a

Haien taldearen jardunaren berri emango dute gaur 19:00etan, Aiako Kultur etxean.

Elikadura eta nekazaritza erdigunean jartzen ditu Kiribil berdea kontsumo taldeak. Besteak beste, garaiko produktuen saskiak saltzen dituzte astearteetan herriko plazan. Gaur egun 20 kide inguru elkartzen dira kontsumo taldean, eta kide berrien bila dabiltza. Taldearen jardunaren inguruko hitzaldia emango dute gaur 19:00etan, Kultur etxean.

Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide