'Bazterretako dantzariak' tailerra antolatu du Orioko Xaltxerak talde feministak

Urola Kostako Hitza 2017ko azaroaren 14a

Ostiralean izango da tailerra, eta euskal dantza tradizionalaren inguruko hausnarketa feminista egingo dute.

Genero rolak detektatu, zalantzan jarri eta horiek gainditzeko moduak landuko dituzte. Bazterretako dantzariak dantza taldeak izen bereko tailerra emango du azaroaren 17an, ostiralean. Xaltxerak taldeak antolatu du tailerra, eta euskal dantza tradizionalean ematen diren genero rolen eta indarkeria sexisten inguruan hausnartzea du helburu. Ikuspegi feminista batetik, rol horiek detektatu, zalantzan jarri eta horiek gainditzeko moduak landuko dituzte. Kosta Tailerrean elkartuko dira ostiralean, 18:00etatik 20:00etara. Parte hartu nahi duenak azaroaren 14a baino lehenago eman beharko du izena Kultur Etxean, facebook bitartez –Orioko Xaltxerak– edo oriofeminista@gmail.com helbidera idatziz.

Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide