EAJk "harriduraz" jaso du Orioko dike planaren proposamena

Urola Kostako Hitza 2017ko azaroaren 11

Proiektua ezagutzen zutela azaldu dute, eta nabarmendu dute ez zietela aurkezpenerako gonbitarik luzatu. Bertaratuko liratekeela diote: "Benetako jakin-mina genuen proiektuaren salmenta nola egiten zuten ikusteko".

Orioko udalean oposizioa osatzen duten hiru alderdien ordezkariak hirigintza proiektua aurkeztu eta proiektuari atxikimendua eman izana "harriduraz" hartu du EAJk. Proiektua ezagutzen zutela azaldu dute, baina aurkezpenerako gonbita luzatu ez zietela nabarmendu dute. Bertaratuko liratekeela diote: "Benetako jakin-mina genuen proiektua nola aurkeztuko zuten ikusteko".  Proiektuaren inguruan zalantza ugari agertu dituzte, eta horregatik, aztertzen jarraitzeko asmoa dute. Bestalde, aurkeztu zitzaien proiektuak onartuta dagoen hirigintza planteamenduarekin bat egiten ez duela azaldu dute. "Arduragabekeriaz" jokatzea dela uste du EAJk, eta proiektuarekiko ezjakintasuna adierazi dute: "Ez dakigu zeintzuk diren proiektu eta atxikimendu hauen atzean dauden benetako arrazoiak eta ezkutuan dauden intentzioak, baina, gure iritziz, momentu oro izan behar dugun motibazioa gure herritarren alde lan egitea izan behar da".

Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide