Mintzalagun egitasmoa aurkeztu dute Orion

Urola Kostako Hitza 2017ko azaroaren 10a

Mintzalagun programan parte hartzen duten eskualde osoko ikasle eta euskaldun zaharrak gerturatu ziren atzo Orioko Kultur etxean egin zen aurkezpenera.

70 pertsonak hartuko dute parte egitasmoan. (Argazkia: Maria Maya Manterola). Mintzalagun egitasmoan 70 pertsona inguruk parte hartuko dutela adierazi zuten antolatzaileek, eta eskertuta agertu ziren; bai euskara irakatsi nahi dutenekin eta baita ikasi nahi dutenekin ere. “Egiazko misterioa euskararen iraupena da, ez jatorria” zioen Koldo Mitxelenak, eta esaldi hori ekarri zuten gogora atzo egindako ekitaldian. 25 urte baino gehiago magia euskaraz egiten daraman Txan magoak girotu zuen areto nagusia, haur, gazte, zein helduentzat prestatutako Inpernutik natorren artista bat naiz ni ikuskizunaren bitartez. Saioaren ondoren, mokadutxo bat egitearen aitzakian, elkarrekin hitz egiteko aukera izan zuten mintzalagunek.

Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide