Urrian hasi ziren Easo Politeknikoko ikasleak Berdin Berdinaken praktikak egiten.
Jarduera Fisikoen Goi Mailako graduko I. ikasrturteko ikasleek aukera izango dute praktikak Berdin Berdinak kirol inklusiboko elkartean egiteko. Hartara, egiten duten lana ezagutzera eman nahi dute elkartekoek.
Hainbat kirol modalitate lantzen dituzte Berdin Berdinak kirol elkartean; igeriketa, pilota, psikomotrizitatea... Horietan laguntzeko aukera izango dute Easo Politeknikoko ikasleek. Lehenengo aldia da elkarteak eta politeknikoak hitzarmena sinatzen dutela, eta bien artean arnas luzeko proiektu berritzailea abian jartzeko asmoa erakutsi dute.