'Dispertsioff' dispertsioaren aurkako herri ekimena antolatu dute Orion

Urola Kostako Hitza 2017ko azaroaren 9a

Azaroaren 17an eta 18an Dispertsioff dispertsioaren aurkako eta presoen eskubideen aldeko herri ekimena ospatuko da Orion. Egitarau zabala prestatu dute antolatzaileek. EGITARAUA Azaroak 17, ostirala -19:00. Motxilaren Umea dokumentala eta mahai ingurua, Galtzarrin. Azaroak 18, larunbata -11:00. Porrotxekin irri, kantu, dantza eta marrazkiak Xuarentzat, plazan. Ondoren, sagardoa eta pintxoak. -14:00. Herri bazkaria Etxeluzen. -18:30. Apalatxe, Kolon Txikin. -22.30. Kontzertuak Etxeluzen: Giranice, Sofa, Bar Remigio eta Itziarren Semeak. Ondoren, Dj Peitxer eta Dj Goio.

Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide