Eduki hau partekatzeko esteka arbelera kopiatu da.
Urola Kosta eskualdean abian dagoen Mintzalagun programak urtero egiten du jendaurreko ekitaldi bat ikasturtearen hasieran. Aurtengoa Orioko kultur etxean izango da ostegunean, 18:30etatik aurrera.
Txan magoak Orioko saioan bere ikuskizun berria aurkeztuko du: Inpernutik natorren artista bat naiz ni. Urteak daramatza magia-ikuskizunak egiten han eta hemen, bai haurrentzat eta bai helduentzat ere. Saioaren ondoren, mokadutxo bat egiteko aukera izango dute mintzalagunek.
Saioa Mintzalagun programan parte hartzen duten eskualde osoko ikasle eta euskaldun zaharrentzat antolatu du UKUE Urola Kostako Udal Elkarteak.