Euskalerriaren Adiskideen Elkarteak Xabier Lizaso pianista oriotarra adiskide izendapendun egingo du

Urola Kostako Hitza 2017ko urr. 26a, 18:20

Larunbatean, urriaren 28an, egingo dute ekitaldia 12:00etan, Orioko Kultur Etxean

Xabier Lizaso pianista oriotarra. Euskalerriaren Adiskideen Elkarteak adiskide izendapedun izendatuko du Xabier Lizaso Loidi (Orio, 1965) pianista eta ikertzailea. Larunbatean, urriaren 28an, izango da horretarako ekitaldia, 12:00etan, Orioko Kultur Etxean. Ekitaldira joan nahi dutenek, aurrez gonbidapena jaso beharko dute Kultur Etxean. Izendapen saioan Xabier Lizasok Neurozientziak eta musika izenburua duen ikasgaiaren berri emango du. Aurrez, ordea, saioari hasiera Orioko alkate Jose Angel Zalduak emango dio eta elkartearen Gipuzkoako presidente Juan Bautista Mendizabalek ere hartuko du hitza.
Ondoren, Garikoitz Mendizabal txistulari zestoarrak emango dizkio Lizasori elkarteko kide bihurtzeko domina eta diploma.

Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide