Orioko Herrio natur taldeak inguruko zuhaitz espezien haziak banatuko ditu

Urola Kostako Hitza 2017ko urriaren 26a

Herrio natur taldekoak azaroaren 5ean egingo dute banaketa

Iaz ere banatu zituen haziak Herrio natur taldeak (Aritz Mutiozabal/Hitza) Azaroaren 5ean, igandea, Orioko Herrio natur taldeak bertako zuhaitz espezien haziak banatuko ditu, plazan. 11:00etatik 14:00etara banatuko dituzte haziak. Haziak ematearekin batera, horiek landatzeko argibideak emango dituzte. Ekintza honekin, bertako zuhaitz espezien eta basoen garrantzia nabarmendu nahi dute Herriokoek.

Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide