'Aulki hutsak' heriotzari buruzko dokumentala eskainiko dute hilaren 30ean, Orion

Urola Kostako Hitza 2017ko urriaren 25a

Orioko Mandalara taldeak heriotza duinaren inguruko kanpaina abiatu du, eta, ekimenaren barruan, Aulki hutsak dokumentala eskainiko dute hilaren 30ean. Iñaki Peña Bandres ikus-entzunezkoaren egilea izango da saioan, eta heriotzari buruzko lanaren azalpenak emango ditu. Ondoren, gaiari buruzko mahai-ingurua egingo dute. 19:00etan izango da emanaldia, kultur etxean, eta Peñaz gain, Lori Thompson Matia Fundazioko psikologoa, Mar Lopez Perez Vivir un buen morir Fundazioko kidea eta Izaskun Andonegi Bidegineko zuzendaria ere izango dira saioan.

Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide