Eduki hau partekatzeko esteka arbelera kopiatu da.
Bi egun horietan askotariko ekitaldiak egingo dituzte azokaren bueltan. Ikastolaren parean musikaz, gastronomiaz nahiz modaz gozatu ahalko dute bertaratzen direnek.
Urriaren 28an eta 29an Orion egingo dute Kalefood Market. Hain zuzen ere, ikastolaren parean izango da, 12:00etatik aurrera. Askotariko ekitaldiak egingo dituzte azokaren bueltan: besteak beste, hainbat tokitako foodtruck-ak, janari azoka, Orioko eta kanpoko diseinatzaileen postuak, arropak, bitxiak eta zuzeneko musika. Gipuzkoako herrietan ospatzen den ekitaldia da Kalefood Market, eta musika alternatiboa, kaleko gastronomia eta sortzaileen lanak uztartzen ditu.