Eduki hau partekatzeko esteka arbelera kopiatu da.
'Osasunaren bost oinarriak' hitzaldia eskainiko du, 18:00etatik aurrera, Kultur Etxeko areto nagusian. Saioan, besteak beste, osasuna zaintzeko aholkuez, kiropraktikaren onurez, ergonomia gomendioez eta estres mota ezberdinez ariko da Orioko bizilaguna.
Giza laguntza ematen aritu da Xabier Mendiaraz Sri Lankan, eta duela gutxi itzuli da Euskal Herrira. Ikasketak amaitu zituenean eskaini zioten lehen aldiz atzerrira joateko aukera, eta GKE baten bitartez, Amazonian izan zen. Esperientzia hura errepikatzeko gogoz geratu zen, eta handik urtebetera Indian izan zen, baliabiderik ez dutenei laguntzen. Jendeari laguntzea eta onurak ikustea "izugarria" izan da Mendiarazentzat.
Orion bizi da kiropraktikoa, eta Donostian duen kontsultan egiten du lan ia urte osoan. Gaur, asteartea, Osasunaren bost oinarriak hitzaldia eskainiko du, 18:00etatik aurrera, Kultur Etxeko areto nagusian. Saioan, besteak beste, osasuna zaintzeko aholkuez, kiropraktikaren onurez, ergonomia gomendioez eta estres mota ezberdinez ariko da Orioko bizilaguna. Hitzaldia doakoa da, eta nahi duen oro bertara daiteke saiora.