Gune Irekitzaileen Jaia, Etxeluzen (@ritatreku)
Atzo hasi eta gaur bitartean, Gune Irekitzaileen Jaia egiten ari dira Orioko Etxeluze gaztetxean. Euskal Herri osoko hainbat lagun elkartu dira bertan edozein gaiez hitz egin eta iritziak partekatzeko, batzar moduan. Hainbat ekintza egin dituzte, eta gaur goizean jarraituko dute. Egitasmoa arratsaldean bukatuko dute, 19:00etatik aurrera Anarik eta Geurok eskainiko duten emanaldiekin.