'Go!azen' ikuskizuna izango da ostiral arratsaldean Zaragueta eskolan

Urola Kostako Hitza 2017ko urriaren 18a

Ekitaldia Zaragueta eskolako guraso batzordeak antolatu du, '40 urte euskaraz heziz eta haziz' programaren barruan. Emanaldirako gonbidapenak Kultur Etxean jaso ahalko dira gaurtik aurrera.

Go!azen dantzatu eta abestera emanaldia izango da ostiralean Zaragueta Herri Eskolako frontoian, 17:00etan hasita. Sarrera mugatua izango da, eta gonbidapen txartela eskuratu beharko da ikuskizunaz gozatu ahal izateko. Emanaldirako gonbidapenak Kultur Etxean jaso ahal izango ditu interesa duen edonork, gaurtik aurrera. Telebistako Go!azen telesailean parte hartzen duten aktoreetako batzuk bertan izango dira, eta bertaratzen direnek zenbait koreografia ikasteko eta dantzatzeko aukera izango dute. Ekitaldia Zaragueta eskolako guraso batzordeak antolatu du, 40 urte euskaraz heziz eta haziz programaren barruan.

Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide