Anari musikari azkoitiarrak kontzertua eskainiko du datorren igandean, hilaren 22an, Orioko Etxeluze gaztetxean. 19:00etan hasiko da kontzertua, baina 18:30ean irekiko dituzte gaztetxeko ateak. Sarrera 6 euro izango da, eta ez dute aldez aurretik erosteko aukerarik ipiniko. Etxeluze gaztetxean bertan eskuratu ahal izango dira emanaldiaren egunean bertan.