Jon Salsamendik Orio Arraunketa Elkartearen entrenatzaile izaten jarraituko du

karkara.eus Aktualitatea. 2017ko irailaren 26a

2018ko irailean berrikusi daitekeen bi urteko akordioa sinatu dutela iragarri du elkarteak. Jon Iriondok, berriz, arrauna uztea erabaki du.

Jon Salsamendi. (Karkara) Jon Salsamendik Orio Arraun Elkartearen entrenatzaile izaten jarraituko du. Elkartearen zuzendaritzak jakinarazi du, ohar bidez, 2018ko irailean berrikusi daitekeen bi urteko akordioa sinatu dutela. "Modu honetan, proiektuari jarraipena emateaz gain, bi aldeek sentitzen dugun poza adierazi nahi dugu", dio zuzendaritzaren oharrak. Bestalde, Jon Iriondok arrauna uztea erabaki du, arrazoi pertsonalengatik. Ondarroako prestatzailea izan da azken hiru denboraldietan Iriondo.

Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide