Atzoko elkarretaratzea, Getarian. (Twitter: Mikel Etxeberria)
Herritar ugari elkartu zen Orioko plazan, atzo. (Karkara)
Kataluniako prozesu subiranistari babesa emateko elkarretaratzeak egin zituzten atzo arratsaldean Getarian eta Orion. Donezaka lagun bildu ziren bi herrietako plazetan, eta, esteladak eskuetan, demokraziaren eta independentziaren aldeko aldarrikapenak egin zituzten.
Getarian, Gure Esku Dagok deituta egin zuten mobilizazioa, eta Orion lau talde izan ziren bilkura deitu zutenak: Orain Herri Plataforma, Orioko EH Bildu, Etxeluze Gaztxea eta Orioko Gure Esku Dago.
Guardia Zibilak asteazkenean Generalitateko kargudunak atxilotu izana salatzeko hainbat mobilizazio egin dituzte aste honetan eskualdean; besteak beste, Azkoitian, Azpeitian, Zumaian eta Zarautzen
elkarretaratzeak egin zituzten. Gaur, berriz, Zestoan egingo dute, 20:00etan, plazan, EH Bilduk deituta.