Orioko gizonezkoen trainerua hirugarren eta bigarren postuan sailkatu da asteburuan

Urola Kostako Hitza 2017ko irailaren 17a

Orioko trainerua Bermeoko estropadan. (Maider Celada/Eusko Label Liga) Eusko Label Ligako azken bi jardunaldiak jokatuko dituzte arraun taldeek asteburuan. Larunbatean Bermeon izan zuten hitzordua, eta Bermeo Hiriko XXXV. Bandera izan zuten jokoan. Hondarribiak irabazi zuen bandera, eta bigarren izan zen Urdaibai. Oriotarrak hirugarren sailkatu ziren. Gaur, berriz, Portugaleten XLIII. El Corte Ingles Bandera estropada jokatuko dute, eta Urdaibaik irabazi du bandera eta 2017ko Eusko Label Liga. Orio bigarren postuan sailkatu da ligako azken estropadan, eta Orio Arraunketa Elkarteko ordezkariek azaldu dute "denboraldi paregabea" izan dela oriotarrentzat aurtengoa. Lau bandera irabazi dituzte oriotarrek ligan, eta gainontzeko estropadetan bandera irabazteko lehian izan dira. Gainera, Kontxako Banderarekin borobildu dute 2017 denboraldia.

Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide