Karela Festa egingo dute hilaren 23an, Orioko kiroldegian

Urola Kostako Hitza 2017ko irailaren 15a

Karela Festan haur eta gazte mordoak parte hartu zuen iaz. (Aritz Mutiozabal) Irailaren 23an Juneren Hegoak elkartearen aldeko Karela Festa egingo dute Orioko kiroldegian. Triatloi Indoorra, Padel Txapelketa, eta Ciclo, Jump eta Zumba saioak egingo dituzte; horrez gain, haurrentzat uretako puzgarriak, jolasak eta zozketak ere izango dira. Karela Festako jardueren inguruko informazio zehatza jaso edo izena eman nahi dutenek, orio@bpxport.eus helbidera idatzi edo 943-894428 telefono zenbakira hots egin dezakete.

Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide