Eduki hau partekatzeko esteka arbelera kopiatu da.
Gipuzkoako Foru Aldundiak 2017ko Kontxako Bandera irabazi duten traineruak omendu zituen atzo. San Juango emakumezko arraunlariei eta Orioko gizonezkoen traineruko kideei ongietorria egin zieten Makel Olano diputatu nagusiak eta Denis Itxaso Kultura eta Kirol diputatuak. Azken horrek azaldu zuenez, "lehenengo aldia da Gipuzkoako Foru Aldundiak Kontxako Bandera irabazi duten bi traineruei omenaldia egiten diela. Pentsatu dugu garaipen horrek merezi duela gipuzkoar guztion esker ona agertzea". Gainera, nabarmedu zuen historiara pasako dela aurtengo Kontxako Estropada, itsaso zakarraren eraginez traineruek jasan behar izan zituzten muturreko baldintzengatik.
Orioko gizonezkoen traineruko arraunlariak, arraun elkarteko zuzendaritzako kideak, eta Orioko alkate Joxe Angel Zalduak parte hartu zuten omenaldian.
Argazkiak Gipuzkoako Foru Aldundiarenak dira
[flickr_set id="72157689073970135"]