Auzolanean aritu diren lagunak omenduko dituzte Orioko Herri Ikastolan

Urola Kostako Hitza 2017ko irailaren 14a

Ikastolako gela berriak. (Orioko Herri Ikastola) Orioko Herri Ikastolan auzolanean egokitu dituzten gelak herritarrei erakutsiko dizkiete larunbatean, 11:00etan hasita. Horrez gain, auzolanean aritu diren gurasoei, guraso ohiei, irakasleei eta langileei omenalditxoa egingo diete, eta bereziki duela gutxi zendu zen Joakin Illarramendiri. EGITARAUA - 11:00etan, Harribil Dantza Taldeko kideen aurreskua. - 11:05ean, Auzolanean aritu diren guraso, guraso-ohi, irakasle eta langileei, eta bereziki duela gutxi zendu den Joakin Illarramendiri omenalditxoa. - 11:15ean, azken 3 urteetan egin diren obra berriak erakutsiko zaizkie ikastolako guraso eta bertaratzen diren guztiei. - Ordu berean, Miriam Mendoza ipuin kontalariak ipuinak kontatuko dizkie umeei 1. solairuko anfiteatroan. - 12:00ak inguruan, hamaiketakoa egingo da.

Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide