Kamioiaren aurreko gurpilak zurezko zubiak hondoratuta geratu ziren. (Karkara.eus)
Muntoko pasealekuko zurezko zubia itxita dago berriz. Izan ere, atzo 11:00ak inguruan, lorezaintza-mantenu lanetan zebilen kamioi bat zubia igarotzen hasi zennean zurezko oholak hautsi egin ziren eta aurreko gurpilak zubian hondoratuta geratu zitzaizkion. Udalak eremua itxi du konponketak egin bitartean.
Dena dela, ez da zurezko zubi horretan ibilgailu bat ez aurrera ez atzera geratzen den lehen aldia. Izan ere, abuztuaren 19an kalea garbitzeko makinari gauza bera gertatu zitzaion zubia pasatzen hasi zenean.