Orioko zaleak Donostiako portuan garaipena ospatzen. (Karkara)
Hamar urteren ondoren, Oriok irabazi du Kontxako Bandera. Lehia estuaren ondoren, 24 segunduko aldea atera dio Urdaibairi gaurko jardunaldian eta hala eskuratu dute oriotarrek 32. bandera. Bi segunduko aldea atera diote oriotarrek bermeotarrei ziabogan, eta ondorengo luzean errenta hori handitu dute. Hasieratik utzi dituzte atzean Kaiku eta Hondarribia; hirugarren egin du Kaikuk, eta laugarren Hondarribiak.
Itsaso txarra eta haize gogorra izanik, zailtasunak izan dituzte arraunlariak gaurko jardunaldian baina oriotarrek aprobetxatzen jakin dituzte olatuak. Gaurko garaipena taldelanaren emaitza izan dela aitortu du Jon Salsamendi entrenatzaileak. Gorka Aranberri patroiak arraunlariek egindako lana goraipatu du. Jendetza bildu da Donostiako portuko arranplan horiz jantzita. 19:30ean harrera egingo diete arraunlariei Orioko udaletxean.
Hona hemen Donostiako 122. Banderako sailkapen orokorra:
- Orio 40:43,02
- Urdaibai 40:57,52
- Kaiku 41:54,26
- Hondarribia 41:57,58
- San Juan 43:23,22
- Zierbena 43:30,64
- Donostiarra 43:32,54
- Tiran 43:41,94
https://youtu.be/i_x7bNQCBPE
https://youtu.be/2ELas7TJiaQ