Orioko ontziak Kontxako ohorezko txandan lehiatuko dira

Urola Kostako Hitza 2017ko irailaren 3a

Errekorren jardunaldia izan da gaurkoa: Urdaibaik probako marka berria jarri du. Orioko gizonezkoak 9 segundora geratu dira; eta emakumezkoak Hibaikarengandik 10 segundora

Orioko emakumezkoen ontzia uretaratzeko bidean (@karkaraeus) Ikusgarria izan da Donostiako estropaden lehen igandea. Inoizko jardunaldirik azkarrena izan da, gizonezkoei dagokienean. Urdaibaik 2006an Castrok jarritako 18:59,94ko marka ondu du, eta 18:53,52an geratu du kronometroa. Lehen abisua Oriok eman du: lehen txandan lehiatu da, eta Castroren errekorretik lau bat segundora geratu da (19:03.30). Bigarren txandako ontzi nagusiek ongi erantzun diote oriotarren balentriari, eta Urdaibaik marka berria jarri du eta Hondarribia lau segundora geratu da, probako orain arteko bigarren denbora onena lortuz (18:57,80). Kaiku izan da laugarren sailkatua (19:07,64), eta gainerako hirurekin batera ohorezko txandan izango da Kontxako bigarren igandean. Emakumezkoetan Hibaika izan da nagusi (10:36,02), eta San Juan izan da bigarren, bi segundora (10:38,68). Hirugarren postuan sailkatu da Orio, garailearengandik 10 segundora (10:46,60); lehen txanda aritu da arraunean, Hibaikaren multzo berean.  Ohorezko txandako laugarren txartela Arraun Lagunak ontziak lortu du (10:56).

Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide