Donostiako Estropadako lehen jardunaldiko txanda banaketa

Urola Kostako Hitza 2017ko irailaren 1a

Orioko trainerua atzo Donostian. (Facebook: Aupa Orio) Atzo arratsaldean Orio Arraunketa Elkarteko emakumezkoen eta gizonezkoen traineruak Donostiako Estropadak jokatzeko sailkatu ziren. Igandean jokatuko da lehen jardunaldia, eta hurrengoa izango da txanda banaketa. Emakumezkoen lehia 11:00etan hasiko da, eta lehen txandan parte hartuko dute Mecosek, Donostiarrak, Hibaikak eta Oriok. Bigarren txandan arraunean egingo dute Arraun Lagunak taldeak, Deustok, Hernanik eta San Juanek. Gizonezkoei dagokionean, 12:00etan abiatuko dute estropada lehen txandako parte hartzaileek: Kaikuk, Oriok, San Juanek eta Zierbenak. Bigarren txandan Bermeo Urdaibai, Donostiarra, Hondarribia eta Tiran arituko dira.

Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide