Javier Iraetaren zurezko eskultura baten irudia. (Orioko Udala)
Astelehenean zabalduko du Javier Iraeta azpeitiarrak erakusketa Orioko Kultur Etxean, eta bertan hainbat gairen inguruko zurezko irudiak ikusteko aukera izango dute herritarrek. Erakusketa hilaren amaiera arte izango da irekita, goizez eta arratsaldez.
Javier Iraeta 1941ean jaio zen Azpeitian, eta azken urteotan Gasteizen bizi da. Urolako Arte eta Diseinu Zentroaren irakasle eta zuzendari izan zen 11 urtez eta, hura itxi zenean, zura tailatzen hasi zen.