Haurrak puzgarrietan jolasean. (Aiora Larrañaga/Hitza)
Datorren asteazkenerako haurrentzako puzgarriak antolatu ditu Orioko Udalak, udako programaren barruan. Ikastola aurreko plazan egun osoan zehar izango dira haurrentzat. Ordutegia hurrengoa izango da:
- Goizez, 11:00etatik 13:00etara.
- Arratsaldez, 16:00etatik 18:00etara.
- Horrez gain, 19:00etan apar festa egingo da toki berean.