Kontxako Estropada jokatzeko sailkatu da Orioko emakumezkoen trainerua

Urola Kostako Hitza 2017ko abuztuaren 31

Orioko arraunlariak estropadaren aurretik beroketak egiten. (Karkara.eus) 17:30ean ekin diote emakumezkoen mailako Donostiako Estropadako sailkapen probari. 12 txalupek parte hartu dute, eta lehenik eta behin faboritoen multzoak abiatu du erlojuaren aurkako estropada. Oriotarrak bigarren postuan hasi dira arraunean,  eta maila ona erakutsi dute hasieratik. Txiki ontzia 42 palada eta erdiko abiaduran atera da eta 5:58 denboran iritsi da balizara; laugarrena izan da lehen luzean San Juanen, Hibaika eta Mecosen atzetik. Oriotarrek 11:24,80 denbora behar izan dute itsas milia eta erdiko ibilbidea osatzeko eta laugarrenak izan dira sailkapen estropadan. 1.- San Juan (11:09,68) izan da azkarrena 2.- Hibaika (11:14,20) 3.- Mecos (11:20,18 ) 4.- Orio (11:24,80) 5.- Donostia Arraun Lagunak (11:29,22) 6.- Hernani (11:30,40) 7.- Deustu (11:44,32)

Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide