'Itsasontzi Baten' saioan Orio eta oriotarrak izango dira protagonista igandean

Urola Kostako Hitza 2017ko abuztuaren 30a

Hainbat oriotarrekin bildu dira Gaztañazpi eta Salinas. (ETB/Itsasontzi Baten) Ibon Gaztañazpiren eta Maitena Salinasen Itsasontzi Baten saioak Orio eta oriotarrak izango ditu igandean protagonista. Herritarrekin izan dira saioko bi gidariak, eta Orioko hainbat aurpegi ezagun ikusteko aukera izango da igandean 22:00etan hasita ETB 1ean.

Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide