Orio, gaurko estropadan. (TKE)
Liga bukatzeko bi jardunaldiren faltan, Urdaibai nagusitu da gaur Galizian. Berak eskuratu du XXXV Bandeira Concello de Boiroko ikurriña. Hirugarren txandan, ohorezkoan, hasieratik jarri da aurrean eta apurka-apurka Hondarribiarekiko aldea handitzen joan da. Horrek bigarren egin du, Urdaibairengandik 9 segundutara. Kaiku hirugarren sailkatu da, irabazlearengandik ia 13 segundutara.
Orio atzean geratu da azkar, irabazlearengandik ia 29 segundura. 6. egin dute San Nikolasekoek.
Hona hemen gaurko sailkapena:
- Urdaibai 19:03,96
- Hondarribia 19:13,36
- Kaiku 19:16,64
- Zierbena 19:29,16
- San Juan 19:32,54
- Orio19:32,72
- Cabo 19:33,18
- San Pedro 19:35,44
- Tiran 19:35,48
- Ondarroa 19:41,26
- Astillero 19:52,98
- Ares 20:12,14
Orain, Kontxa dela eta, bi asteko atsedenaldia izango dute arraunlariek.