Orio eta Hondarribiaren arteko aldea, bideo finish-arekin
Estua izan zen XXXV Bandeira Concello de Moaña irabazteko lehia atzo. Beste behin,
bideo finish-a beharrezkoa izan zen irabazlea zehazteko. Izan ere, parez pare ibili ziren Orioko eta Hondarribiko traineruak. 19:46,34 denboran burutu zuen Hondarribiak lana, eta 22 ehunekoko aldea atera zion oriotarrei.
Urdaibaik, 19:50,36ko denbora eginez, hirugarren amaitu zuen, eta Kaikuk laugarren, 20:09,42 denborarekin. Hona hemen atzoko sailkapena:
- Hondarribia 19:46,34
- Orio 19:46,56
- Urdaibai 19:50,36
- Kaiku 20:09,42
- Zierbena 20:18,16
- San Juan 20:24,20
- Tiran 20:30,38
- Ondarroa 20:32,92
- Cabo 20:40,57
- San Pedro 20:43,43
- Ares 21:00,97
- Astillero 21:50,07
Gaur, 12:00etatik aurrera, XXXV Bandeira Concello de Boiro izango dute jokoan.
Gipuzkoako Ligako azkena
Era berean, gaur jokatuko dute Emakumezkoen Gipuzkoako VIII. Traineru Ligako azken estropada. 12. jardunaldia Pasai Donibanen izango da, 12:00etatik aurrera.