'Star Trek. Mas alla' filma emango dute gaur, Orion

karkara.eus Aktualitatea. 2017ko abuztuaren 26a

Ateri badago, hondartzan izango da emanaldia; euria ari badu, edo euri-arriskua, ikastolako pergolan emango da.

'Star Trek. Mas alla' filmeko irudi bat
Gaur zinema emanaldia izango da hondartzan, 22:15ean hasita, udako kultur programazioaren barruan. Star Trek. Mas alla filma eskainiko dute, gaztelaniaz.Udalak lau film programatu ditu aurtengo udan eta larunbatekoa azkena izango da. Ateri badago, hondartzan izango da emanaldia; euria ari badu, edo euri-arriskua, ikastolako pergolan emango da. Sarrera doan da.

Star Trek sortako azkena

Star Trek. Mas alla filma Star Trek sortako azkena da. 2016an estreinatu zen zientzia-fikzioko filma hau eta oso ondo hartu zuten Star Trek unibertsoaren zaleek. Abenturazko film entretenigarria da, efektu berezi ederrekin hornitua. Bi orduko iraupena du.

Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide