Larunbaterako Orion aurreikusitako haurrentzako ekitaldiak atzeratu egin dituzte

karkara.eus Aktualitatea. 2017ko abuztuaren 23a

Ur jolasak atzeratu egin dituzte Udako programaren barruan uretako puzgarriak eta jolasak zeuden aurreikusita arranplan larunbat honetarako, abuztuak 26rako; baina jarduera hori bertan behera geratu da, eguraldi eskasa aurreikusten delako eta marea ere ez datorrelako oso ondo. Horrez gain, kontuan hartuta Arkupek antolatutako Stock Azokan ere izango direla haurrentzako jolas eta puzgarriak, Udalak erabaki du uretakoa beste egun batean egitea. Noiz egingo den ez dago oraindik erabakita; jakinaraziko dutela adierazi dute.

Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide