Tomaxen abenturak taldearen 'Hiru ipuin' ikuskizuna izango da ostegunean Orion

karkara.eus Aktualitatea. 2017ko abuztuaren 22a

19:30ean hasiko da ikuskizuna, Abaromendin, Sukia tabernaren aurreko zabalunean

'Hiru ipuin' ikuskizunaren kartela Udako programaren barruan Udalak haurrentzako ekitaldi bat antolatu du abuztuaren 24an, ostegunarekin: Tomaxen abenturak taldeak Hiru ipuin izeneko ikuskizuna eskainiko du, 19:30ean hasita, Abaromendin, Sukia tabernaren aurreko zabalunean. Hiru ipuin ikuskizuna Muxugorrik Tomax konbentzituko du liburutegira joateko. Han antzerkiak sortuko dituzte ipuinekin eta, beraz, TxanogorritxuHiru txerritxo eta Hamelingo txirularia antzeztuko dituzte, beren erara. Antzezlan familiarra da, gurasoek eta haurrek elkarrekin gozatzeko modukoa. Egokia da 4 urtetik aurrerako haurrentzat.

Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide