"Gozategik beste heldutasun bat du"

Urola Kostako Hitza 2017ko abuztuaren 17a

Gozategi taldeak 25. urteurrena bete du, eta, hasierako urteetan bezala, ilusio berarekin jarraitzen du plazaz plaza kontzertuak ematen. BERRIAk elkarrizketa egin die Asier Gozategiri eta Iñigo Goikoetxeari.

Gozategi taldea. (Gozategi) Gozategi taldea sortu zela 25 urte bete dira. Sorrerako urte hartatik, Asier Gozategik (Orio, Gipuzkoa, 1972) eta Iñigo Goikoetxeak (Urdiain, Nafarroa, 1972) jarraitzen dute taldean, eta ordutik hona bizi izan dutenaren laburpena egin dute. 25. urteurren honetan, gainera, kontzertu bereziak eskaintzen ari dira. Donostiako Sagueseko agertokian eskaini zuten kontzertua, atzo, eta hurrengo geltokia Bilboko Aste Nagusian izango dute, hilaren 23an. Donostiako Aste Nagusian, Gozategi da Saguesen joko duen euskal talde bakarra. Zer iritzi duzue horretaz? Asier Gozategi: Alde batetik, poza eman digu, pertsonalki, Saguesen jotzeak. Baina, beste aldetik, pena eman dit; izan ere, Saguesen Euskal Herriko musika talde gehiago entzutea gustatuko litzaidake. Iñigo Goikoetxea: Denok nahiko genuke euskal talde gehiago egotea. Nire iritziz, euskal musikaren egoera ez da batere txarra. Dena den, aurten ez bada izan, beste urte batzuetan egongo den itxaropena daukat. Nik uste dut Euskal Herriko taldeak poliki-poliki esparrua hartuz joango garela. Aurten, euskal talde bakarrarekin gutxi izan bada, datorren urtean talde gehiago egon beharko lirateke. Zuentzat, Donostiako Aste Nagusia aldatu egin da 25 urte hauetan? A.G.: Nire iritziz, aipatzekoa da Donostiako Piratek urte hauetan egin duten lana. Mugimendu horri esker, festak parte hartzaileagoak, herrikoiagoak eta jendearengandik hurbilagoak dira. Elkarrizketa irakurtzen jarraitzeko, sartu Berriaren webgunera.

Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide