Atzoko jardunaldian bezala, oriotarrek hirugarren egin dute gaur, XXXIII. Ondarroako Banderan. Cikautxo Sari Nagusia Urdaibaik eraman du, Hondarribikoekin lehia estua jokatu ondoren. Nor baino nor aritu dira sailkapen orokorreko lehenbiziko bi traineruak, une oro parez pare. Gertutik jarraitu die Oriok, baina bigarren ziabogan kateatu eta 13 segunduko aldea atera diete bermeotarrek zein hondarribiarrek San Nikolas ontziari. Hori dela eta, hirugarren sailkatu da Orio gaurko estropadan.
Hona hemen gaurko sailkapena:
- Urdaibai 19:55,12
- Hondarribia 19:58,18
- Orio 20:07,98
- Zierbena 20:13,36
- Kaiku 20:15,72
- San Juan 20:20,52
- San Pedro 20:26,38
- Ares 20:29,70
- Ondarroa 20:32,64
- Cabo 20:35,42
- Tiran 20:39,32
- Astillero 21:10,62