Oriotarrock: orioko musika taldeen kontzertuak hondartzan

karkara.eus Aktualitatea. 2017ko abuztuaren 12a

KTA eraikinean entsaiatzen duten musikariek kontzertuak eskainiko dituzte gaur Antilla inguruan.

Udako kultur programaren barruan, KTA eraikinean entseatzen duten taldeen jaialdia antolatu du Orioko Udalak gaurko. Jaialdia hondartza inguruan egingo da, 20:00etan hasita eta "Oriotarrock" izena hartuko du. Honako taldeek osatuko dute jaialdiaren programa: Ibai Marin y la vieja guardia, Why Not, Giranice eta DJ Gurru. Ekimenean parte hartuko duten hiru taldeek eta DJak oso musika desberdina lantzen dute, eta bakoitzak bere estilo propioa du. Musikariei doan uzten zaizkie entsaiatzeko udalaren lokalak, eta horren truke eskainiko dituzte hondartzako kontzertuak.

Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide